domingo, 28 de mayo de 2017

Blogaren amaiera

BLOGAREN AMAIERA


Azken sarrera honekin nire blogari amaiera emango diot, baita didaktika orokorraren kurtsoari ere.
Lau hilekoan zehar hainbat sarrera egin ditut, lanak eta hainbat bizipen, sentimendu eta iritziak adieraziz.
Egindako lehen sarrera aurkezpena izan zen, oraindik ez genekien oso ondo nola zioan kurtsoa, edo zer egingo genuen, baina poliki-poliki eskatzen zena ulertzen joan ginen.
Bigarren sarrera gure eskola bizipenak izan ziren, ez zen lan astuna, gure bizipenak kontatu behar genituen, eta horiek hainbat argazkiekin bateratu. Jarduera honi esker hainbat momentu zoragarri gogoratu eta banatu genituen.
Hirugarrena aurkibidea izan zen, honi esker curriculuma ezagutzen hasi ginen eta honi esker curriculumean zehar mugitzen ikasi dugu, nahi eta behar duguna non eta nola bilatu dezakegun.
Laugarrena, taula; honetan ikusi daiteke irakasleak bete lana aurrera eramateko zer nolako beharrak dituen, hau da, klase bat emateko lehenengo, modalitateko irakasle taldea elkartu behar da eta ikastetxeak eta curriculuma eskatzen dutena bateratu behar dute. Horren emaitza materian eman behar dena ateratzen da, eta hortik, irakasle bakoitzak bere erara eta bere ikasleen beharretara moldatzen du.
Egin genuen bostgarren sarrera argazkien konparaketaren ingurukoa izan zen (nire kasuan bi sarrerekin eztabaida 1 eta eztabaida 2), hau da, lehengo eta oraingo bi argazki hartu behar genituen, bata haurtzaroarena eta bestea irakasleena, eta bi argazki horiek konparatu behar ziren. Bakoitzak hartu behar zuen gustoko zuen enfokea. Horretatik ikusi ahal izan genuen lehen eta oraingo egoeren arteko konparaketa, edo bi egoera ezberdinen arteko konparaketa.
Jose Moyaren bideo batzuk ikusi genituen eta bideoak ikusi eta gero, hainbat galderak erantzun behar genituen. Ekintza hau oso onuragarria eta lagungarria  izan da konpetentziak hobeto ezagutzeko.
Jaume Sarramonaren curriculuma irakurri eta laburtu egin genuen ere. Laburpen horretatik, testu horretatik hobeto esanda, curriculuma hobeto ulertzen lagundu gaitu, baita nola erabiltzen den jakiteko ere baliogarria izan da. Hobeto ulertzeko eskema bat egin genuen.
Azkenik, metodologia aktiboei buruz hitz egin genuen, eta talde bakoitza kartografia bat egin behar zuen honi buruz. Gurea hau da!