miércoles, 22 de marzo de 2017

Argazkien eztabaida 1


Zergatik...?



Argazki 1
   Denok edo ia denok dakigu nor den lehenengo argazkiko irakaslea ezta? Ez dakitzenentzako Cesar Bona irakaslea da, Zaragozakoa (Espainia). Berak, garrantzia ematen die ikasleei, hortaz, interesatzen zaizkien edo jakin-nahia eragiten dien gaiak jorratzen du, curriculum-a alde batera usten. Irakasle honen teknika berritzaileak eraman dute 2015-ko Global Teacher Prizeko hautagai bat izatera. Nahiz eta ez irabazi, Nancie Atwell Estatu Batukoa irabazi zuen, garrantzia eman diote hortik aurrera irakasle honi Espainia osoan.

Argazki 2
   Orain begiratuko dugu beste argazkiari, zerbait arraro somatzen duzue? Cesar Bonaren aurpegia egon beharrean, Maria Acasorena agertzen da. Ziur asko gehienok ez duzue ezagutzen irakasle hau eta egia esanda ni duela aste bat arte ez nuen ezagutzen ere. Bera ere teknika berritzaileak erabiltzen ditu umeen ikaskuntza hobetzeko, baina bere proiektua zuzenduagoa dago irakasleontzat. Hala ere, esan beharra dago mundu osoan ezaguna da, hainbat unibertsitatetan eta eskoletan lan egin duelako mundu osoan. Orduan, zergatik ez da izan Espainako kandidatua Maria Acaso urte hauetan zehar, eta urte honetan ere gizon bat izan da? 
   
Grafikoa 1
 Grafiko honetan agertzen den moduan Lehen Hezkuntzako irakasle gehienak emakumeak dira %80, eta beste guztiak gizonak, %20. Hau esan nahi du, gure estatuan irakasle gehiengoa emakumeak direla, eta ez dira inoiz finalistak izan Global Teacher Prize-n. Nola da posible? Maria Acasorentzat beldurra du errua, hainbat eta hainbat proiektu ez egiteagatik beldurrarri esker. Eta beldur horren aurka jokatu egin behar dugu orain, gure etorkizuna lanean hobeagoa izateko; soldata berdina jasotzeko, prestigioa lortzeko... azken finean berdintasuna lortzeko gizartean, bai irakasle lanean eta beste lanetan. 

  Emakumeak kezka asko dituzte lanean aritzeko. Kezka handienak hauek dira; familia eta lana nola bateragarri egin, soldata baxuagoak gizonekin alderatuz eta denda bat aurrera eramateko arazo gehiago izatea. Arazo hauek emakumeen motibazioa lanean jarraitzeko jeisten dute eta ailegatzen da puntu bat non konformatzen garela, eta hori ezin dugu onartu. Emakumea inoiz ezin du onartu bera eskubide ezberdinak dituela, bestela iraganera bueltatuko gara, non emakumea ez zen baloratzen.
   
   Idatzi honekin ez dut esan nahi Cesar Bonaren lana ez denik ona edo baliagarria hainbat eta hainbat irakasleontzat, emakume zein gizon. Honekin esan nahi dudana da, bidegabea dela XX. mendean egon eta oraindik berdintasunean ez bizitzea. 

 Nire ikuspuntutik gure gizartea oraindik ez dago prest berdintasunean bizitzeko, eta hori ez dut nik esaten, ikusten da. Oraindik gauean ezin gara kaletik bakarrik joan beldurra sentitu barik. Oraindik ez dugu soldata berdina jasotzen lan berdina egiten gizon batekin alderatuz. Oraindik gure hizkuntza matxista da. Momentuz ez dut ikusten gizartea berdintasunean, eta uste dut denbora asko pasa behar dela eta borroka asko egin behar dela hau aldatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario