Lehenengo mugikorra 1973. urtean jaio egin zen, Martin Cooper eta John F. Mitchell-en eskutik. Baina 2000 urtera arte mugikorrak bakarrik jaso eta bidali zezaketen deiak edo mezuak, urte hortatik aurrera mugikorrak beste izen batekin ezagutu izan dira, smartphone. Izen hau ipini zieten mugikorrei orain beste aplikazio batzuk dituztelako, hala nola, bidejokoak izatea, MP3 erreproduzitzaileak, Bluetooth, interneta eta abar.
Gaur egun erabiltzen ditugu mugikorrak edozertarako, adibidez, lekuak aurkitzeko, musika entzuteko edota umeeak entretenitzeko. Azken hori arazo bat sortu egin du gizartean, umeak pantaila baten aurrean egotea egun osoan, mugikorra, tableta edo telebista ez du axola. Baliteke ez aurkitzea arazo bat honetan, edo esatea onuragarria dela umeentzako teknologia erabiltzen jakitea, baina… Zer gertatuko da jostailuekin? Ikusi arretaz argazkia, hori delako gaur egungo egoera umeekin. Oraingo umeak ez dute nahi erostea panpin bat, kometa bat edota bizikleta bat, beraien desira bakarra mugikor bat izatea da, bere lagunekin konektatuta egoteko etxetik. Zertarako atera kalera, etxetik lasai egon ahal bagara gure lagunekin komunikatzen?
Irakasle moduan egoera hau ez zait bat ere gustatzen, honek bakarrik eragiten duelako adikzioa sortzea eta harremanak pantaila baten atzetik eraikitzea. Orainaldian ere teknologia erabiltzen da klasean, modu honetan liburuak eta kuadernoak bazter batean uzten dira. Nire ikuspuntutik metodologia honek bakarrik arazo gehiago ekarriko ditu, zeren eta orain umeek beste aparatu bat dute jolasteko, ez ikasteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario