domingo, 30 de abril de 2017
miércoles, 19 de abril de 2017
Laburpena
Curriculuma
ESANAHIA: Latinetik datorren hitzak "bidea" esan nahi du.
•Hezkuntzan→ • Maila jakin batean ikasleek lortu behar duten ikasgaien eta jardueren multzoa da.
• Irakaslegoa: eremu akademikoak osatzen du.• Hezkuntza arloko administrazioa: Legez ezarritako maila akademikoak (logse 1990).
• Beste ikuspuntua: Teoriaren eta praktikaren arteko tartea betetzen du (bitarteko teoria).
Bitarteko teoria ikuspegitik jorratuko da kapitulu hau.
1.- CURRICULUMAREN OINARRIAK
Hainbat iturri dituzte, hezkuntzak dituen berak:
1. IZAERA FILOSOFIKOA
Azken jomugak (gizakiarentzako onuragarriak) lortu nahi direnak oinarri honetan zehazten dira. Badakigu zertarako diseinatzen eta aplikatzen den. Curriculumak dakarren ikuskera filosofikoa gizakiari aplikatzen zaio.
Positibismoa, planifikazioa, ebaluazioa eta metodologia esperimentala sartzeko beharra ekarrizituen.
2. TESTUINGURU SOZIALA
• Curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da.
• Dimentsio sozial osoa isladatzen da (zer eratako gizartea sustatu nahi duen)→ kultura, lekua eta aldia.
• Bitartekari lanak egiten ditu→subjetua→testuinguru soziala
ikasle→kultura
• Gizarteak ere hartzen du parte curriculumean: Hezkuntza arloko administrazioak ere parte hartzen du eta horrekin batera politika ere bai (estatuaren eskua, agintari politikoen eragina).
• Curriculuma da gizartearen egiaztapenak agertzeko esparru akademikoa.
3. OINARRI EPISTEMOLOGIKOA
Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan oinarrituta.
Helburu eta edukinak antolatu eta sekuentziatu.
4. PERTSONEN EZAGUTZA PSIKOLOGIKOA
Curriculum eredu konduktista, kognitiboa eta soziala.
Baliozko printzipioak→
• Umeen garapenaren eboluzio mailak abiapuntutzat hartu.
• Ikasle bakoitzaren ezaugarri psikologikoa.
• Ikasteko prozesua (izaera aktiboa).
• Irakaslearen dimentsio psikologikoa, bere jarrera eta trebeziak.
5. OINARRI PEDAGOKIOA
Galderak: zer ikasi?, zelan lortu?, noiz antolatu?, non egin?, ebaluazioa (prozesuarena eta emaitzena), eta baliabideak.
"patroi deribatuak"→Xedeak eta helburuak.
"zer ikasi"→ Xedeak eta edukiak.
EDUKIAK→Oinarri epistemologikoa + ikastetxearen errealitatea + ikasleen ezaugarri psikosozialak
METODOLOGIA: • Pertsonalizatua
• Ikasleen testuingurua eta egoera psikologikoa kontuan hartu
• Irakaslearen autonomia
NOIZ? NON?→ Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.
Ikaskuntzaren erritmoa
Administrazioak→ Ordutegiak, arlo bakoitzari denbora
Denbora→ Garrantzi handia
NON?→ Gela, ikastetxe eta kanpoko espazio pedagogikoak.
EBALUAZIOA→ Proposamen eta jarduera guztietan isladatu behar da.
→ Egokitzeko eta aldaketak egiteko.
2.-ESPAINIAKO EREDUA: CURRICULUMAREN MAILAK
Espainiako ministerioak: "Eredua irekia da".
"Autonomia erkidegoek egokitzeko aukera dute".
Espainiako 1. maila oinarrizko curriculum diseinua (OCD) ikastetxe guztiek bete behar dute.
OCD→ -Etapen helburu orokorrak → Trebetasunen bidez.
Kognitiboa, eragilea, afektiboa, pertsonen artekoa eta gizarteratzekoa.
-Arloak→ Maila bakoitzak bere helburu orokorrak.
-Edukinak→ -Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak.
-Prozedurak.
-Baloreak, arauak eta jarrerak.
Autonomia erkidegoetako hezkuntza arloko administrazioek osatzen dute ministerioak egindako OCD-a, kultura, hizkuntza, literatura, orientabide eta agindu espezifikoak eransten dizkiote.
Ikastetxea→ Araudia, irakasleen lan baldintzak.
Eztabaida→ Botere politikoak noraino esku hartu behar duen curriculumean.
OCD-ren arabera legez eta derrigorrean bete behar da helburu eta edukinak antolatzeko proposamen epistemologiko bat.
IHP (2.maila) → Ikastetxearen hezkuntza proiektua
-Irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua.
-Bere lorratza uzteko.
-Helburuak eta edukinak ikastetxearen errealitatera egokitu. Ikasgelaren programazioa (3.maila)→
- Irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera lantzen du curriculuma.
- Gaiak zehaztasunez aztertzen diren mailan.
- Denboralizazioa garrantzi handia.
- Programazioa ondo zehaztu behar (saio edo unitate akademikoa).
3.- CURRICULUMAREN DISEINUA
Lehen esan bezala, curriculuma helburu, eduki, pedagogia metodo eta ebaluatzeko irizpideen multzoa da; horrek esan nahi du curriculumaren garapenak arlo guzti horietan eragina izan behar duela. Horrekun batera, baliabide didaktikoetan eta denboralizazioan ere izango du eragina.
Atal honetan, aipatutako osagaiak aztertuko ditugu:
3.1- Helburuak:
Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira. Balore filosofiko eta sozialetatik sortzen dira helburu pedagogikoak. Helburu pedagogikoak ezartzea ez da beti lehenengoko lana.
Magner zioenez, psikologia konduktista ezarri zen; baina Gagnek esan zuen onena teoria kognitiboei heltzea zela. Hau ez du esan nahi helburu konduktistak kaleratu behar direnik, lortu nahi den helburuaren izaera baita garrantzitsuena.
3.2.- Edukiak:
Ikusmolde bat baino gehiago dago, baina hau da nagusitzen dena: "jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleak multzo hori bereganatzea eta mltzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako" (Coll, 1992, 13.orrialdea).
Edukiak "zer ikasi?" galderaren erantzuna dira. Edukiak aukeratutako curriculumaren araberakoak izango dira. Historikoki, edukiak helburuen menpe egon dira, baina gaur egun jada ez daude.
Irakasleentzako edukiak hautatzea arazo bat da, horretarako, lau irizpide daude:
- Hurbileko edukiei garrantzi handiagoa eman.
- Oinarrizko edukiak nabarmentzea.
- Trebetasun ezberdinak garatzen dituztenak nabarmendu.
- Luzaroan iraun dezaketenak.
Edukiak hiru motatakoak izan daitezke:
- Jakintzarekin lotuta:
- Helburuak
- Egintzak
- Kontzeptuak
- Ideiak
- Printzipioak
- Legeak
- "Egiten jakitearekin" lotuta:
- Egintzarako arauak
- Teknikak
- Irizpideak
- "izaten jakitearekin" lotuta:
- Balio pertsonalak
- Balio sozialak
3.3.- Metodologiak:
Metodologiaren estrategiak diseinatzeak berekin dakar irakasle zein ikaseek egin beharreko jarduerak ezartsea, ikasle eta irakasle edukiez jabetu daitezen, eta proposatutako jomugak lortu ditzaten.
Oso zaila da jarduera metodologikoak sailkatzea, baina hau da adibiderik argiena:
- Irakaslearenak
- Erakustea
- Frogatzea
- Orientatzea
- Motibatzea
- Ikasleenak
- Banakakoak
- Irakurtzea
- Erabakitzea
- Aztertzea
- Laburtzea
- Memorizatzea
- Taldearenak
- Taldeko lanak
- Eztabaidak
- Elkarbizitza
Hala ere, irizpidetzat ikaslea subjektu aktibo gisa hartu behar dugu.
3.4.- Baliabide didaktikoak:
Edukiak eta jarduerak gauzatzeko tresnak dira. Askotan ekonomiaren irizpidearen arabera erabakitzen dira; hori dela eta, irakasleak moldatu behar dituzte dauzkaten baliabideak haien planifikazioa egiteko.
Irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunaren araberakoak izango dira, baita ikastetxearen ekonomiaren arabera. Kontuan izan behar da ere, baliabiderik sofistikatuenak ez direla beti onenak.
Baliabideen garrantzirik handiena motibazioa pizten duela da, eta motibazio hori edukietara bideratzeko oso baliagarriak dira.
3.5.- Ebaluazioa:
Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar informazioa lortarazten digu ebaluazioak. Planifikazioak hitz egiten dugunean, hasierako ebaluazioaz ari gara, eta prozesuen eta emaitzen ebaluazioaz aplikazioaz hitz egiten dugunean. Ebaluazioaren hiru urrats horiek ezinbestekoak dira ebaluazio egoki bat aurrera eraman ahal izateko.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ezin da ebaluazioaren arabera antolatu, ebaluazioa planifikazio prozesu osoa amaitzen denean egin behar da.
4.- EZKUTUKO CURRICULUMA
Izendapen nahiko anbiguoa da. Eskolaz kanpoko hezkuntzari deritzo.
Jackosn (1968) izan zen "ezkutuko curriculuma" izendatu zuena sari eta botere sistema izendatzeko. Ezkutuko curriculumak balore sozialak eta ikastetxeko ideologiak "irakasten" ditu.
Gizakiaren jarduera orokorretan gertatzen den moduan, hezkuntzan ere badaude planifikazioaren kontroletik kanpo geratzen den zerbait. Baina irakaslea saiatu behar da hezkuntzako jarduerekin zerikusia duen oro curriculumean argi agertu dadin, baita ikasleen hezkuntzan gorabera handia duten baloreak ere.
martes, 18 de abril de 2017
domingo, 26 de marzo de 2017
Galderak
Ariketa honetan Jose Moyaren bideoak landuko ditugu:
•Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
José Moyaren ustez, konpetentzia, pertsona bat mobilizatzen duenean bere errekurtso guztia eta bere errekurtsoa irtenbide bat emateko lan edo zeregin bati testuinguru jakin batean erabiltzen duenean.
“Nahiz eta asko jakin ez zara konpetenteagoa” Jose Moya
José Moyarentzat 8 ikaskuntza mota daude, baina hauek denak zehazteko lehengo irizpide batzuk bete behar dira, hiru konkretuki; lehenengoa, denen eskueran egon behar dira; bigarrena, oinarrizkoak izan behar dira denentzat; eta azkenik, Oinarrizkoak direnak laguntza eskaini behar dute ikasten jarraitzeko.
Legediaren ondorioz hezkuntzari eman zitzaion garrantzia
•Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCE-ren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
LOMCE (Lege organikoa hezkuntza kalitatea hobetzeko)
Ikasleak oso garrantzitsuak dira, hezkuntza muina dira.
Ikasle guztiei laguntza eman behar zaiela, hezkuntza bat jasotzera behartu diegu eta bidegabekoa izango litzateke laguntzarik ez eskaintzea. Gauzak aldatzeko estrategia berriak bilatu behar dira, baina hobetzera bermatzen dizkiguten estrategiak.
•Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.
Konpetentziak ebaluatu egin behar dira beti bi kondizio edo baldintza betetzen. Lehenengo baldintza, beti informazio iturri bat egon behar da, eta bestetik, ebaluatzeko irizpide batzuk bete behar dira.
Ebaluatzeko irizpide hauek curriculumaren barruan kokatuta daude, eta ez dira existitzen konpetentzia bakoitzeko, baizik eta curriculumaren gune guztietan.
jueves, 23 de marzo de 2017
Argazkien eztabaida 2
Lehenengo mugikorra 1973. urtean jaio egin zen, Martin Cooper eta John F. Mitchell-en eskutik. Baina 2000 urtera arte mugikorrak bakarrik jaso eta bidali zezaketen deiak edo mezuak, urte hortatik aurrera mugikorrak beste izen batekin ezagutu izan dira, smartphone. Izen hau ipini zieten mugikorrei orain beste aplikazio batzuk dituztelako, hala nola, bidejokoak izatea, MP3 erreproduzitzaileak, Bluetooth, interneta eta abar.
Gaur egun erabiltzen ditugu mugikorrak edozertarako, adibidez, lekuak aurkitzeko, musika entzuteko edota umeeak entretenitzeko. Azken hori arazo bat sortu egin du gizartean, umeak pantaila baten aurrean egotea egun osoan, mugikorra, tableta edo telebista ez du axola. Baliteke ez aurkitzea arazo bat honetan, edo esatea onuragarria dela umeentzako teknologia erabiltzen jakitea, baina… Zer gertatuko da jostailuekin? Ikusi arretaz argazkia, hori delako gaur egungo egoera umeekin. Oraingo umeak ez dute nahi erostea panpin bat, kometa bat edota bizikleta bat, beraien desira bakarra mugikor bat izatea da, bere lagunekin konektatuta egoteko etxetik. Zertarako atera kalera, etxetik lasai egon ahal bagara gure lagunekin komunikatzen?
Irakasle moduan egoera hau ez zait bat ere gustatzen, honek bakarrik eragiten duelako adikzioa sortzea eta harremanak pantaila baten atzetik eraikitzea. Orainaldian ere teknologia erabiltzen da klasean, modu honetan liburuak eta kuadernoak bazter batean uzten dira. Nire ikuspuntutik metodologia honek bakarrik arazo gehiago ekarriko ditu, zeren eta orain umeek beste aparatu bat dute jolasteko, ez ikasteko.
miércoles, 22 de marzo de 2017
Argazkien eztabaida 1
Zergatik...?
![]() |
| Argazki 1 |
Denok edo ia denok dakigu nor den lehenengo argazkiko irakaslea ezta? Ez dakitzenentzako Cesar Bona irakaslea da, Zaragozakoa (Espainia). Berak, garrantzia ematen die ikasleei, hortaz, interesatzen zaizkien edo jakin-nahia eragiten dien gaiak jorratzen du, curriculum-a alde batera usten. Irakasle honen teknika berritzaileak eraman dute 2015-ko Global Teacher Prizeko hautagai bat izatera. Nahiz eta ez irabazi, Nancie Atwell Estatu Batukoa irabazi zuen, garrantzia eman diote hortik aurrera irakasle honi Espainia osoan.
![]() |
| Argazki 2 |
Orain begiratuko dugu beste argazkiari, zerbait arraro somatzen duzue? Cesar Bonaren aurpegia egon beharrean, Maria Acasorena agertzen da. Ziur asko gehienok ez duzue ezagutzen irakasle hau eta egia esanda ni duela aste bat arte ez nuen ezagutzen ere. Bera ere teknika berritzaileak erabiltzen ditu umeen ikaskuntza hobetzeko, baina bere proiektua zuzenduagoa dago irakasleontzat. Hala ere, esan beharra dago mundu osoan ezaguna da, hainbat unibertsitatetan eta eskoletan lan egin duelako mundu osoan. Orduan, zergatik ez da izan Espainako kandidatua Maria Acaso urte hauetan zehar, eta urte honetan ere gizon bat izan da?
![]() |
| Grafikoa 1 |
Grafiko honetan agertzen den moduan Lehen Hezkuntzako irakasle gehienak emakumeak dira %80, eta beste guztiak gizonak, %20. Hau esan nahi du, gure estatuan irakasle gehiengoa emakumeak direla, eta ez dira inoiz finalistak izan Global Teacher Prize-n. Nola da posible? Maria Acasorentzat beldurra du errua, hainbat eta hainbat proiektu ez egiteagatik beldurrarri esker. Eta beldur horren aurka jokatu egin behar dugu orain, gure etorkizuna lanean hobeagoa izateko; soldata berdina jasotzeko, prestigioa lortzeko... azken finean berdintasuna lortzeko gizartean, bai irakasle lanean eta beste lanetan.
Emakumeak kezka asko dituzte lanean aritzeko. Kezka handienak hauek dira; familia eta lana nola bateragarri egin, soldata baxuagoak gizonekin alderatuz eta denda bat aurrera eramateko arazo gehiago izatea. Arazo hauek emakumeen motibazioa lanean jarraitzeko jeisten dute eta ailegatzen da puntu bat non konformatzen garela, eta hori ezin dugu onartu. Emakumea inoiz ezin du onartu bera eskubide ezberdinak dituela, bestela iraganera bueltatuko gara, non emakumea ez zen baloratzen.
Emakumeak kezka asko dituzte lanean aritzeko. Kezka handienak hauek dira; familia eta lana nola bateragarri egin, soldata baxuagoak gizonekin alderatuz eta denda bat aurrera eramateko arazo gehiago izatea. Arazo hauek emakumeen motibazioa lanean jarraitzeko jeisten dute eta ailegatzen da puntu bat non konformatzen garela, eta hori ezin dugu onartu. Emakumea inoiz ezin du onartu bera eskubide ezberdinak dituela, bestela iraganera bueltatuko gara, non emakumea ez zen baloratzen.
Idatzi honekin ez dut esan nahi Cesar Bonaren lana ez denik ona edo baliagarria hainbat eta hainbat irakasleontzat, emakume zein gizon. Honekin esan nahi dudana da, bidegabea dela XX. mendean egon eta oraindik berdintasunean ez bizitzea.
Nire ikuspuntutik gure gizartea oraindik ez dago prest berdintasunean bizitzeko, eta hori ez dut nik esaten, ikusten da. Oraindik gauean ezin gara kaletik bakarrik joan beldurra sentitu barik. Oraindik ez dugu soldata berdina jasotzen lan berdina egiten gizon batekin alderatuz. Oraindik gure hizkuntza matxista da. Momentuz ez dut ikusten gizartea berdintasunean, eta uste dut denbora asko pasa behar dela eta borroka asko egin behar dela hau aldatzeko.
miércoles, 22 de febrero de 2017
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







